lunes, 29 de febrero de 2016

Zer da Curriculuma?

Klasean curriculum desberdinetaz eztabaidatu dugu eta hona hemen zenbat curriculum mota desberdindu ditugun:



  •  Curriculum erreala: gelan jarraitzen den curriculuma da.
  • Curriculum formala : idatzita dagoena da, eta beraz, ageriko curriculumarekin bat dator.


    • Curriculum itxia : curriculum mota honek ez  du aldaketak egiteko aukerarik ematen, ezta edukiak berritzeko erez.
    • Curriculum irekia:   hezkuntza errealitatearen eta ingurune sozialaren arabera, ikastetxe bakoitzak curriculuma egokitzeko aukera dauka. Hezitzaile eta irakasleei  zehaztapenak moldatzeko malgutasuna eskaintzen die, hau da,  irakasleek aldaketak egiteko aukera dute.
    • Curriculum ezkutua : esplizituki  ematen ez diren eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen  den elkarreraginaren bitartez ikasten diren ikasteak dira,  baita imitazioz gertatzen direnak ere.   Hau da, smorik gabe  gertatzen diren ikasketak dira. 

      Curriculuma zer den hobeto ulertzeko, bi irakurgai irakurri behar izan ditugu. Lehenengoa, "Curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" da. Hemen irakurri daitekenez, curriculum ezkutua hezkuntza arloan inplizituki transmititzen diren ezaguerak dira. Hala nola, Curriculum ezkutu bisuala, inplizituki modu bisual batean ematen diren ezaguerak dira, hau da, hezkuntza ematen den espazioa, espazioaren distribuzio hierarkikoa, dekorazioa, gelan dauden altzariak, uniformearen erbilera... 

      Guzti hau irakurri ondoren, esan dezakegu curriculum ezkutu bisuala inplizituki baloreak transmititzeko modu erraz bat dela. Horrela, ikasleek balore zehatz batzuk barneratzen dituzte beraiek konturatu gabe.

      Bigarren irakurgaia, curriculumaren oinarriei buruz hitz egiten digu. Lehenengo oinarria izaera filosofikoa du, eta gizakiarentzat onuragarriak diren gauzak lortu nahi ditu. Bigarren oinarria ordez, testuinguru sozialarekin louta dago. Ikastetxean, ikasle eta irakaslearen arteko dimentsioa islatzen du.

      No hay comentarios:

      Publicar un comentario