HAUR HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK
Argazki honetan Haur Hezkuntza gauzatu nuen ikastola agertzen da eta esan beharra daukat, oroitzapen polit asko ekartzen dizkidala. Honek, maistra bat naizenena horrelako eskola batean lan egiten nagoela irudikatzen laguntzen dit.
Argazki hau, Haur Hezkuntzako oroitzapenak ekartzen dizkit
burura askotan jolasten genuelako gimnasioan edo psikomotrizitate gelan.
Gainera, oso garrantzitsua iruditzen zait psikomotrizitatea lantzea eta umeek
beraien gorputza nolako den ezagutzea eta batez ere ondo pasatzea. Honek, nire maistra irudiarengan umeei libreki mugitzen uztea eta mugimendua sustatzea pentsaraztea egiten dit.
Txamarrak lurrean ikusten ditudanean gogora etortzen zait
txikitan berokia jartzeko geneukan modu berezi hori. Bakarrik janzten hasteko
pauso bat dela uste dut eta horrela independenteak izaten jakiteko, garapen
horren alde handi bat maisu maestrei dagokiela pentsatzen dut. Nire andereñoak horrela janzten erakutsi zidan eta nik nire ikasleei horrela txamarra janzten erakustea gustatuko litzaidake.
Koltxonetak Haur Hezkuntza gogoraraztea egiten didate
askotan erabiltzen genituelako. Txiribueltak egitea oso gustuko nuen eta
koltxonetetan egiten ikasi nuenez, oroitzapen onak ekartzen dizkidate. Maisu
maestrek umeei koltxonetak erabiltzen utzi behar dietela uste dut, umeek
mugimenduak esperimentatu dezaten mina hartzeko beldurrik gabe.
Haur Hezkuntzan geundenean festa guztiak ospatzen genituen
eta festa bakoitzerako modu diferentean janzten ginen. Argazkian ikusten den
bezela, danborrada ospatzen gaude, bertan izan zen danborra jotzen ikasi
nuenean. Irakasle bezela, garrantzitsua iruditzen zait tradizioak erakustea
eta ospakizun bakoitza desberdina dela
eta bakoitzean zer egin behar den azaltzea.
Marrazkiak txikitako oroitzapenak ekartzen dizkidate askotan
marrazten genuelako. Umeei marrazteko denbora utzi behar zaiela pentsatzen dut
beraien sormena garatu dadin.
Txikitan, ikastolara eramaten nuen motxila oso garrantzitsua
zen, bertan amaiketakoa, mantala, karpeta eta behar nuen guztia eramaten
nuelako, horregatik, Haur Hezkuntzako oroitzapenak ekartzen dizkit. Irakasleek
motxila txukun egon behar dela erakutsi behar dute eta gurasoekin kontaktua
mantentzeko modu bat dela iruditzen zait, bertan notatxoak bidali dezaketelako
gurasoei zerbait iritsiarazteko.
Iñauteriak iristen zirenean, mozorroan pentsatzen hasten
ginen, eta, ahal genuen neurrian, mozorroa egiten laguntzen genien andereñoei.
Maisu maistrek, alderdi honetan, paper garrantzitsu bat dutela uste dut mozorro
originl bat egiten saiatu behar direlako eta ume guztientzat prestatu behar
dutelako.
Beti erabiltzen nituen margo hauek txikia nintzenean, bai
etxean eta bai eskolan. Umeek kolorekin esperimentatzea garrantzitsua dela
usted ut, kontrasteak ezagutzeko edo marrazten ondo pasatzeko. Irakasleek umeei
koloreak zeintzuk diren erakutsi behar dietela uste dut, baita margoekin
jolasten utzi ere.
Argazki eta oroitzapen hauek guztiak nire maistra irudia osatzeko lagundu didate. Nire andereñoen goxotasunak, nik horrela jarduteko nahia eragin dit eta hala izatea saiatuko naiz. Bestalde, umeen heziketa oso garrantzitsua dea iruditzen zait eta horretan parte hartzeko aukera izatea gustatuko litzaidake. Hau Hezkuntzako oroitzapen oso onak ditudanez, horiek nire maistra irudia osatzen lagundu didatela uste dut.
Argazki eta oroitzapen hauek guztiak nire maistra irudia osatzeko lagundu didate. Nire andereñoen goxotasunak, nik horrela jarduteko nahia eragin dit eta hala izatea saiatuko naiz. Bestalde, umeen heziketa oso garrantzitsua dea iruditzen zait eta horretan parte hartzeko aukera izatea gustatuko litzaidake. Hau Hezkuntzako oroitzapen oso onak ditudanez, horiek nire maistra irudia osatzen lagundu didatela uste dut.
Milesker Haizea zure lanagatik. Zure argazki elkarrizketa irakurri ondoren hurrengo galdera etortzen zait burura: Nola uste duzu zure HH etapa horren oroitzapen esanguratsu horiek gaur egun sortzen ari duzun maistra irudia baldintzatzen dutela?
ResponderEliminarKaixo Haizea,
ResponderEliminarKoltxoneten eta gimnasioaren iruzkina asko gustatu egin zait, badakizunez, psikomotrizitatea arloan interes handia dut eta horri buruz hitz egiteak asko alaitzen dit. Zure iruzkinak nirearekin bat egiten dutela uste dut.
Lan bikaina egin duzu, zorionak!!
Milaesker,
Ander