Gaurko klasean curriculum desberdinei buruz hitz egin dugu eta argazki desberdinak komentatu ditugu. Nire taldeari behen ikusi dezakegun argazkia hausnartzea tokatu zaigu. Bertan irakasle bat ikusi dezakegu ikasle bateri arbelean dagoena irakurtzea esaten diona, hau da, O B D C hizkiak. Ikasleak jartzen duena esan beharrean, orden logikoa jarraitzen du, A B C D eta irakasleak gaizki dagoela esaten dio. Beraz, honekin ulertzen dugu gaur egun irakasleak nahi duena erantzun behar dugula, nahiz eta ez izan guk erantzungo genukeena.
Pentsamendu kritikoari buruz ere hitz egin dugu. Hurrengo argazkia aukeratu dut horri buruz pentsatzea egin didalako eta oso ados nagoelako esaten duenarekin, ezin zaie pertsona guztiei berdina eskatu guztiok desberdinak garelako eta bakoitzari bere abilidadeei gerturatzen zaien gauzak egitea eskatu behar zaielako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario