Azkeneko saioan, proiektuka ikastearen inguruan hitz egin dugu. Hasieran, horren inguruan genekienari buruz aritu gara eta ondoren pare bat adibide ikusi ditugu. Egia esan, ez nuen metodologia hau ezagutzen eta irakasteko modu egoki bat dela iruditzen zait gehien bat haurren motibazio eta interesak kontuan hartzen dituelako eta baita fitxak betetzea baino haratago doalako ere. Metodo honen bitartez, umeek irakasleak egiten duena kopiatu beharrean, pentsaraztea egiten die eta egiteko moduak bilatzen dituzte, hau da, aportazioak egiten dituzte. Adibidez, egutegiaren proiektua oso egokia iruditu zait, umeek arlo asko lantzen dituztelako: zenbakiak idazten ikasten dute, idazkera, hilabeteen izzenak hizkunta desberdinetan, urtaroak, jaiegunak eta alor artistikoa ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario