lunes, 14 de marzo de 2016

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

     Gaurko saioan txokoetan oinarritutako metodologiari buruz hitz egin dugu. Horretarako, lehendabizi metodologia honi buruz genekiena bikote batekon banatu dugu, azalpenik entun gabe. Nire bikoteak eta biok bi idea atera ditugu: txoko bakoitzean ekintza mota desberdinak egiten direla eta ikasleak txokoz aldatzen joaten direla.

Espazioaren antolamenduaren esparruan esan dezakegu ikastetxearen araberakoa dela. Ikusi dugunez, eskola batzuetan ipuinaren txokoa, plastikaren txokoa, joku sinbolikoen txokoa eta abaretan antolatuta daude. Bestalde, beste ikastetxe batzuetan gela bakoitza txoko bat da eta txoko bakoitzaren barruan azpitxokoak daude. Gainera, batzuetan txokoen taldeak finkoak dira baina beste batzutan libre uzten zaie umeei.
Halaber, adibidez etxearen txokoan libriki ibiltzen direnez, ikus ditzazkegu umeen interesak eta bakoitzari zer den gehien gustazen zaiona.

Txokoetan lan egiten degunean, irakasleon papera interesa lortzea izango litzateke, frogatzea, jakingura sortzea, animatzea, entzutea ikasleen arteko elkarrizketak baita proposamen berriak sortzea ere.
Txokorenbatera jende gutxi joaten bada, edo beti ume berdinak joaten badira edo materiala erakargarria ez dela ikusten badugu, komenigarria izango litzateke txokoa pixkat aldatzea.

Ebaluaketari dagokionez, umeak talde txikitan banatutak badaude errezagoa da haien zailtasun edo erreztasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario