lunes, 4 de abril de 2016

METODOLOGIA DESBERDINEN AMANKOMUNAK

Sarrera honetan metodologia desberdinak azalduko ditut eta haiek landu eta gero, guztien arteko amankomunak aterako ditut.

TAILERRAK

Problemen ebazpenen tailerra:

Tailer hau 4-5 urteko haurrek problema matematikoak ebazteko duten kapazidadean oinarritzen da. Hasieran, ipuin bat kontatzen zaie problemarekiko erreferente bat eduki dezaten.
Tailerrak hainbat fase ditu, non problemaren azalpena eta arauak azalduko zaizkien umeei, indibidualki lan egingo dute eta irakasleek datuak jasoko dituzte, komunean jarriko dituzte bakoitzaren estrategiak, hau da, bakoitzak bere modua azalduko du eta konturatuko dira pentsatzeko modu desberdinak daudela. Batzuk, marrazkien bidez azalduko dute, beste batzuk rekenrek edo mutilinkekin eta azkenik emaitza azalduko da. Umeei ebaluateu behar zaie, jakiteko tailerraren prozedura ulertu duten, beraien estrategiak azaltzeko gai diren ikusteko… Baita tailerra ere, hau da, ea adinarentzat egokia izan den eta nola lan egin duten ikusteko.

Tailer hau lantzeko modu desberdinak daude, baita motibazioak ere. Gehienetan, motibazio horiek kanpotik datozte, adibidez, ume handiagoek ez dakitela problema hori ebazten…

Tailer honen bukaeran ikusi da umeen inplikazio handiagoa izan dela matematikak modu “normalean” lantzen direnean baino, modu honetan haurrak direlako protagonistak eta beraien ikaskuntzaren arduradunak. Argi eduki behar da ez dela beharrezkoa umeek emaitza egokira lehengo aldan iristea, baizik eta prozesuan inplikatzea eta motibatuak egotea. Irakasleentzan inplikazio handiago bat suposatzen du, baina emaitzak ikusita pena merezi du.





“RESOLUCIÓN DE PROBLEMAS PARA EL DESARROLLO DE LA COMPETENCIA MATEMÁTICA EN EDUCACIÓN INFANTIL”
Matematikako tailerra 2005-2006tik abian jarri ohi duten proiektua da eta programa honetan 4,5 eta 6 urte arteko umeek parte hartzen dute. Izan ere, 4 urteko beherako umeentzat komenigarria ez dela uste dute.
Hasiera batean, Espainian 5-6 urte arteko klaseetan programa hau hasi zen instrukzio kognitiboa aplikatuz. Hau da, haurrak  matematikako problemak konpontzeko beraiek hartzen zituzten estrategiak propioen bidez bideratzen zen inongo haurre ikasketarik  eta beraien artean amankomunean jartzen zuten, modu honetan problemak konpontzen zituzten. Poliki-poliki tailerra aldatuz joan da, 4 eta 5 urte arteko haurrentzat programa aplikatu egin zen eta beraien maila kognitibora moldatzeko matematikako problemetan beraiek ezagutzen zuten liburu ilustratuekin zerikusia zeukaten arazoak planteatzen ziren enuntziatuetan, hau nagusiki umeak problemak ulertzea lortuko dutela segurtatzeko da. Honekin lortu nahi dena umeen estrategiak beraien hartean erakustea, azaltzea eta beraien estrategiak babestea argumentuak erabiliz lortu nahi da eta honekin beraien arteko komunikazioa ere bermatzen da, liburuekin matematikako arazoak hobeto ulertzea lortzen da eta haurren matematikarako ulerkuntza garapena handitzen da.

Lehenengo saioa: biderketa arazo bat
Biderketa saioak ipuinaren irakurketarekin hasten da. Ipuinarekin haurren erreakzioak hasten dira, batzuk barre egiten dute beste batzuk komentarioak botatzen dute eta ipuinaren arazoa nola konpondu behar dela esaten dute. Ondoren problema irakurtzen dute, problemaren irakurketa errepikatzen da bi aldiz edo gehiago. Irakurketaren ondoren haurrak proposamenak botatzen dute arazoa konpontzeko eta azkenean bi proposamenak nabarmentzen dira eta umeak aukera horiekin lanean jartzen dira material desberdinekin. Umeei problema ahaztuta ez daukatela ziurtatzeko berriro irakurtzen die.
Haurrak material desberdinarekin arazoaren konponbidea lortzen dute. Ume batek ulertzea lortzen badu ulertu ez duten kideei azaltzen dio marrazketaren bidez edo materilaren bidez. Beraien artean hitz egiten dute eta beraien konponbidea defendatzeko argudioak botatzen dute.
Saioaren zehar umeen elkarrizketak grabatzen dute, marrazkiak jasotzen dute, argazkiak ateratzen dute… Saioaren bukaeran irakasleari galdetzen diote bere ikuspuntua eta balorazio bat egiten dute saioa bukatu bezain laister.

Bigarren saioa: zatiketa taldekatzeren arazo bat

Zatiketa saioa ere ipuinaren irakurketaren inguruan doa. Umeak ipuina ezagutzen dute aurreko saioan landu dutelako baina berriro irakurtzen dute ez ahazteko. Umeen motibazio maial berdina da eta arazoa ulertu ez dutenei berriro azaltzen diote. Ume batek ez du bakarrik konponketa azaltzen baizik eta arazoa nola egin duen azaltzen du. Ondoren, lanean jartzen dira materialak erabiliz. Lortu nahi dena da umeak problemaren enuntziatua material desberdinekin errepresentatzeko ahalmena daukatela ikustea da. Irakasleen interbentzioak zeharkakoak dira, hau da, inoiz konponketa ez du esaten.

PROIEKTUAK

"Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak" ikaskuntza esanguratsua, eta ikaskuntza globalizatua erabiltzen da, hau da, haurren interesetatik eta haiek dakitenetik  abiatuz, hori garatzea eta sakontzea, errealitateko arlo guztiak lotuz eta landuz. Beraz, proposamen bat metodologia ezberdinetan txertatu edo aplikatu daiteke. Horretarako, ikaslea parte hartze aktiboa izan behar du; izan ere, beraien ezagutza da proiektuen abiapuntua, eta zer ikasi nahi duten adosten dute. Irakaslea, aldiz, laguntzaile edo dinamizatzailea edo gidaria behar du izan, hau da, alde batetik, ikasleei jakingura sustatuko diena, eta bestetik, ikasleen interesak eta beraien prozesua behatuko duena, eta noski, baliabideak eskainiko dituena. Ezinbestekoak dira metodologia honetan, hortaz, irakasleen arteok koordinazioa, gela bakoitzak bere bidea daraman arren, koordinazioa beharrezkoa baita; eta baita gurasoen parte hartzea ere, hau umeentzat oso positiboa delarik.

Lehen aipatu dudan moduan, Bergarako eskolan martxan jarritako bi esperientzia praktiko ikusi genituen. Alde batetik, egutegi bat sortzearena, ikasleen behar batetik sortu zena, baina honen bidez, aspektu ezberdinak landu zituzten: zenbakiak, irakurketa, idazketa, hezkuntza artistikoa, urtaroak... Eta bestetik futbolarena, ikasleen interes bat zelako sortu zena.

Honekin ikus dezakegu, proiektuak ikasleen interesetatik edota beharretatik sortu daitezkela, eta beraz, irakaslea adi egon behar da beti umeek hitz egiten dutena eta egiten dutena kontuan hartuz, interes eta behar horiek antzemateko, eta hortik gaiak ateratzeko. Proiektuarekin jarraituz, hurrengo pausua umeek horri buruz dakitena, eta gainera, jakin nahi dutena ateratzea da, eta modu horretan, irakasleek proiektua diseinatzen has daitezke, hala nola; helburuak, edukiak, jarduerak, gaitasunak, taldekatzeak... finkatzen. Honekin batera, gurasoei proiektuaren berri emateko, eta haiek horri buruz zer dakiten jakiteko ere txantiloi bat bidaltzen zaie. Azkenik, proiektuari ekitea da azkenenko pausua, beti ere, azken xede bat kontuan hartuta (egutegi bat sortzea, adibidez), konpetentzia eta arlo ezberdinak landuz.

Azkenik aipatu nahi dut, metodologia honek zenbait abantaila dituela, besteak beste: Integrala da, hau da, ezaugarri ezberdinak hartzen ditu kontuan, eta denekin bat egiten du; ikaskuntza maila altua eragiten du haurrengan, pentsatzea...; aktiboa da, motibatzailea, globalizatua, kreatiboa, erabakiak hartzeko aukera ematen du, inbestigatzailea da, kooperatiboa, bakoitzaren iniziatiba sustatzen du, eta azkenik, oso praktikoa da.

OVIDE DECROLY

Interes zentroak

Alde batetik, haurrak zuzeneko behaketaren bidez ikasi behar dutela dio Decrolyk. Esperimentazioa eta arrazoiketaren bidez ikastea sustatzen du maisu-maistrak azalpenak eman beharrean.

Bestalde, ikasgaiak batera ematea sustatu nahi ditu, hau da, ikasgai bakoitza banandua eman beharrean, era globalean irakasten ditu.

Oinarri pedagogikoa:
  1. Eremu naturala
  2. Ikasle murriztuak
  3. Lokal egokiak
  4. Langileak
  5. Taldekatze homogeneoa
  6. Gela espeziala
  7. Hizkuntza eta kalkulua (goizeko lehenengo orduan)
  8. Umeen interesen araberako ariketak (goizean)
  9. Atzerriko hizkuntza eta eskulanak (arratsaldez)
  10. Txango eta bisitak (goiz batzuetan)
  11. Gurasoen partaidetza eta ezagutza
  12. Disziplina
  13. Ikasleen hitzaldiak
  14. Lankidetza

Oinarri psikofisiologikoak:
Metodoa
  1. Obserbazio fasea:
  2. Asoziazio fasea:
  3. Adierazpen fasea:





TXOKOAK

Txokoak, hezkuntza sistemaren helburuen arabera antolatzen dira. Txoko hauek antolatzeko orduan, kontuan hartzen dira espazioa, ingurunea eta baita irakasleen edo hezitzaileen interesak. Antolakuntza honen barruan, aukera desberdinak egon ohi dira; besteak beste, haur bakoitzak libreki aukera dezakeela nora joan, edo bestela, hezitzaileak antolatutako egutegi bat jarraituz, taldetxoak eginez.

Txokoetan antolatutako metodologia honek haurrak txokoetan lan egitera bultzatzen ditu, eta horrekin batera elkarreraginean ibiltzera. Haur eskoletan askotariko txokoak ikus ditzakegu, arloaren arabera. Txoko bakoitzak daukan garrantziaren eta edukien arabera, haurrak denbora desberdina pasatzen dute txoko batean edo bestean.

Txoko desberdinak egoteak aukera ematen dio maisu/maistrei inplikazio maila aldatzen joateko. egia da hasieran haurrak ohitu arte inplikazio handia eduki beharko dutela, baina denborarekin gutxitzen joango da inplikazio maila hori. Gainera, txoko batzuetan irakasleek askatasuna uzten diete haurrei beraiek nahi dutena esperimentatzeko.

Bestalde, haurrei nahi duten txokoa aukeratzeko askatatsuna uzteak arrisku bat du; izan ere, haur batzuk beti jotzen dute txoko berdinera, eta hori ez gertatzeko batzuetan hobe da antolakuntza pixka bat bideratzea.
Txoko hauetan oso garrantzitsua da irakaslearen eginkizuna; gidaria eta behatzailea izatea lan oso garrantzitsua da kasu honetan. Haurrei laguntza eskaini behar die, baina aldi berean behatu egin behar ditu, euren jokabideak zeintzuk diren jakiteko.
Dakigunez, normalean txoko bakoitzean arlo desberdinak jorratzen dira, matematikak, lengoaia, gramatika etab., baina era oso sinplean. Etxe txokoa, bulegoa, margotegia, denda eta jolas txokoak izaten dira ohikoenak.

Txokoetan oinarritutako metodologian ikasleek jarrera aktiboa eduki behar dute jarduerak aurrera ateratzeko. Gainera, komenigarria da txokoz aldatzen joateaz gain, gelaz ere aldatzea, testuingurua errepikakorra ez suertatzeko. Denbora kontrolatzea ere oso garrantzitsua da, izan ere, testuingurua bezalaxe errepikakorra izan daitekelako haur batentzat denbora asko egotea txoko bakoitzean.
Azkenik, material egokia egotea oso garrantzitsua da; hau da, txoko bakoitzean material desberdina egon behar du, toki bakoitzean jarduera desberdinak egiten direlako.




AMANKOMUNAK

Metodologia guztiak landu ondoren, alderdi komun batzuk daudela antzeman dugu. Lehenik eta behin, guztiak umeen interesetan zentratzen dira eta esperimentazioaren bitartez ikastea ere. Zailtasunak dituzten ikasleentzat egokitzen dituzte ariketa gehienak. Irakasleak ere berdintasunak dituzte, inplikazio maila handia eduki behar dute eta jarrera aktiboa izan behar dute. Gainera, metodologia guztietan material desberdinak erabiltzen dituzte, lantzen ari direnari egokitzen dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario