Azkeneko asteetan Unitate Didaktiko bat egiten egon gara. Ni eta nire taldea EMOZIOei buruzko unitate didaktiko bat egin dugu. Hau aurrera eramateko, lana zenbait ataletan banatu dugu. Lehenik eta behin, gure unitate didaktikoaren kokapea, saio kopurua eta denboralizazioa azaldu ditugu. Ondoren, honekin lortu nahi ditugun konpetentziak idatzi, edukiak azaldu eta metodologian barneratu ginen.
2 Konpetentzia azpimarratu genituen:
- Hizkuntzarako konpetentzia
- Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
Edukietaz hitz egiterakoan, hurrengoei buruz egin genuen:
- Kontzeptuzkoak (jakitea)
- Prozedurazkoak (egiten jakitea)
- Jarrerazkoak (izaten jakitea)
Metodologiaz idazterakoan, ikasleen ezaugarriak eta landu beharreko edukiak hartu genituen kontuan, eta, txokoen metodologia erabiltzea erabaki genuen. Bertan, hiru txoko nagusi egotea pentsatu genuen: marrazketaren txokoa, antzerkiaren txokoa eta ipuinaren txokoa. Txoko hauetaz gain, gune kolektibo bat egotea aproposa iruditu zitzaigun eguneroko jarduerak egin ahal izateko.
Metodologia hau jarraituz, 6 jarduera asmatu genituen emozioak ondo landu eta barneratzeko. Adibidez: karetak eta nolakoa naiz ni.
Gure unitate didaktikoa aproposa izan den eta umeek konpetentziak eta emmozioak zer diren ikasi duten jakiteko, prozesu osoan zehar behaketan oinarritutako ebaluazioa egitea pentsatu genuen, eta bukaeran, hitzezko eskalak erabiltzea adostu genuen. Bestalde, Irakasleak prozesuaren bukaeran autoebaluaketa bat egitea pentsatu genuen, unitate didaktikoa behar den bezela atera den jakiteko eta hobetu ahal izateko.
<iframe src="https://docs.google.com/document/d/1obw3GFvekPWP9ahkAwzmQIEkg6b2_Xl6SX2hN3zzWAw/pub?embedded=true"></iframe>
No hay comentarios:
Publicar un comentario