lunes, 29 de febrero de 2016

Zer da Curriculuma?

Klasean curriculum desberdinetaz eztabaidatu dugu eta hona hemen zenbat curriculum mota desberdindu ditugun:



  •  Curriculum erreala: gelan jarraitzen den curriculuma da.
  • Curriculum formala : idatzita dagoena da, eta beraz, ageriko curriculumarekin bat dator.


    • Curriculum itxia : curriculum mota honek ez  du aldaketak egiteko aukerarik ematen, ezta edukiak berritzeko erez.
    • Curriculum irekia:   hezkuntza errealitatearen eta ingurune sozialaren arabera, ikastetxe bakoitzak curriculuma egokitzeko aukera dauka. Hezitzaile eta irakasleei  zehaztapenak moldatzeko malgutasuna eskaintzen die, hau da,  irakasleek aldaketak egiteko aukera dute.
    • Curriculum ezkutua : esplizituki  ematen ez diren eta irakasleekin eta beste ikasleekin edukitzen  den elkarreraginaren bitartez ikasten diren ikasteak dira,  baita imitazioz gertatzen direnak ere.   Hau da, smorik gabe  gertatzen diren ikasketak dira. 

      Curriculuma zer den hobeto ulertzeko, bi irakurgai irakurri behar izan ditugu. Lehenengoa, "Curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" da. Hemen irakurri daitekenez, curriculum ezkutua hezkuntza arloan inplizituki transmititzen diren ezaguerak dira. Hala nola, Curriculum ezkutu bisuala, inplizituki modu bisual batean ematen diren ezaguerak dira, hau da, hezkuntza ematen den espazioa, espazioaren distribuzio hierarkikoa, dekorazioa, gelan dauden altzariak, uniformearen erbilera... 

      Guzti hau irakurri ondoren, esan dezakegu curriculum ezkutu bisuala inplizituki baloreak transmititzeko modu erraz bat dela. Horrela, ikasleek balore zehatz batzuk barneratzen dituzte beraiek konturatu gabe.

      Bigarren irakurgaia, curriculumaren oinarriei buruz hitz egiten digu. Lehenengo oinarria izaera filosofikoa du, eta gizakiarentzat onuragarriak diren gauzak lortu nahi ditu. Bigarren oinarria ordez, testuinguru sozialarekin louta dago. Ikastetxean, ikasle eta irakaslearen arteko dimentsioa islatzen du.

      viernes, 19 de febrero de 2016

      Curriculum Txantiloila



                         MAILAK
      Ezaugarriak
      1.MAILA
               2.MAILA (ikastetxea)
      3.MAILA (maisu-maistrak)

      Dokumentua
      Dekretua: Oinarrizko curriculum diseinua(OCD)
      Ikastetxearen curriculum proiektua (ICP)
      Unitate didaktikoak

      Definizioa
      Zer, nola, noiz irakatsi eta ikasteko bideratzen duen dekretua.
      Zer, nola eta noiz irakatsi bideratzen duen proiektua ikastetxearen arabera.
      Irakasleak bere gelarekin landuko dituen jarduerak biltzen duen programazioa.

      Izaera
      Normatiboa (gidatzailea eta preskriptiboa)
      Orientatzailea
      Orientatzailea
      Arduraduna
      Egilea
      Gobernua. Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa.
      Erkidego Konpetentziadunak.
      Ikastetxe bakoitza
      Maisu-Maistrak

      Baldintzatzaileak
      LOMCE
      Heziberri
      Hezkuntza proiektua
      Ikastetxearen metodologia

      Osagarriak
      Xedeak, ikastetxearen antolamendua, ebbaluazioa, metodologia, helburuak, konpetentzia eta edukiak.
      Xedeak, ikastetxearen antolamendua, ebbaluazioa, metodologia, helburuak, konpetentzia eta edukiak.
      Xedeak, ikastetxearen antolamendua, ebbaluazioa, metodologia, helburuak, konpetentzia eta edukiak.

      Adibidea
      LOMCE

       Urtxintxa

      domingo, 14 de febrero de 2016

      Paulo Freire

      Gaurko klasean, nire taleak eta nik Paulo Freireren esaldi bat hausnartu behar izan dugu.  Hemendik atera duguna da pertsonak libreak garela pentsaraztea egiten gaituztela, baina hori ez da erabat egia, guztiok gaude kondizionatuak eta ez gara guztiz libreak.





      Curriculumak eta pentsamendu kritikoa


      Gaurko klasean curriculum desberdinei buruz hitz egin dugu eta argazki desberdinak komentatu ditugu. Nire taldeari behen ikusi dezakegun argazkia hausnartzea tokatu zaigu. Bertan irakasle bat ikusi dezakegu ikasle bateri arbelean dagoena irakurtzea esaten diona, hau da, O B D C hizkiak. Ikasleak jartzen duena esan beharrean, orden logikoa jarraitzen du, A B C D eta irakasleak gaizki dagoela esaten dio. Beraz, honekin ulertzen dugu gaur egun irakasleak nahi duena erantzun behar dugula, nahiz eta ez izan guk erantzungo genukeena.







      Pentsamendu kritikoari buruz ere hitz egin dugu. Hurrengo argazkia aukeratu dut horri buruz pentsatzea egin didalako eta oso ados nagoelako esaten duenarekin, ezin zaie pertsona guztiei berdina eskatu guztiok desberdinak garelako eta bakoitzari bere abilidadeei gerturatzen zaien gauzak egitea eskatu behar zaielako.



      jueves, 4 de febrero de 2016

      Haur Hezkuntzako oroitzapenak





      HAUR HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK







      Argazki honetan Haur Hezkuntza gauzatu nuen ikastola agertzen da eta esan beharra daukat, oroitzapen polit asko ekartzen dizkidala. Honek, maistra bat naizenena horrelako eskola batean lan egiten nagoela irudikatzen laguntzen dit.





      Argazki hau, Haur Hezkuntzako oroitzapenak ekartzen dizkit burura askotan jolasten genuelako gimnasioan edo psikomotrizitate gelan. Gainera, oso garrantzitsua iruditzen zait psikomotrizitatea lantzea eta umeek beraien gorputza nolako den ezagutzea eta batez ere ondo pasatzea. Honek, nire maistra irudiarengan umeei libreki mugitzen uztea eta mugimendua sustatzea pentsaraztea egiten dit.







      Txamarrak lurrean ikusten ditudanean gogora etortzen zait txikitan berokia jartzeko geneukan modu berezi hori. Bakarrik janzten hasteko pauso bat dela uste dut eta horrela independenteak izaten jakiteko, garapen horren alde handi bat maisu maestrei dagokiela pentsatzen dut. Nire andereñoak horrela janzten erakutsi zidan eta nik nire ikasleei horrela txamarra janzten erakustea gustatuko litzaidake.
















      Koltxonetak Haur Hezkuntza gogoraraztea egiten didate askotan erabiltzen genituelako. Txiribueltak egitea oso gustuko nuen eta koltxonetetan egiten ikasi nuenez, oroitzapen onak ekartzen dizkidate. Maisu maestrek umeei koltxonetak erabiltzen utzi behar dietela uste dut, umeek mugimenduak esperimentatu dezaten mina hartzeko beldurrik gabe. 














      Haur Hezkuntzan geundenean festa guztiak ospatzen genituen eta festa bakoitzerako modu diferentean janzten ginen. Argazkian ikusten den bezela, danborrada ospatzen gaude, bertan izan zen danborra jotzen ikasi nuenean. Irakasle bezela, garrantzitsua iruditzen zait tradizioak erakustea eta  ospakizun bakoitza desberdina dela eta bakoitzean zer egin behar den azaltzea.






      Marrazkiak txikitako oroitzapenak ekartzen dizkidate askotan marrazten genuelako. Umeei marrazteko denbora utzi behar zaiela pentsatzen dut beraien sormena garatu dadin.

















      Txikitan, ikastolara eramaten nuen motxila oso garrantzitsua zen, bertan amaiketakoa, mantala, karpeta eta behar nuen guztia eramaten nuelako, horregatik, Haur Hezkuntzako oroitzapenak ekartzen dizkit. Irakasleek motxila txukun egon behar dela erakutsi behar dute eta gurasoekin kontaktua mantentzeko modu bat dela iruditzen zait, bertan notatxoak bidali dezaketelako gurasoei zerbait iritsiarazteko.

















      Iñauteriak iristen zirenean, mozorroan pentsatzen hasten ginen, eta, ahal genuen neurrian, mozorroa egiten laguntzen genien andereñoei. Maisu maistrek, alderdi honetan, paper garrantzitsu bat dutela uste dut mozorro originl bat egiten saiatu behar direlako eta ume guztientzat prestatu behar dutelako.





      Beti erabiltzen nituen margo hauek txikia nintzenean, bai etxean eta bai eskolan. Umeek kolorekin esperimentatzea garrantzitsua dela usted ut, kontrasteak ezagutzeko edo marrazten ondo pasatzeko. Irakasleek umeei koloreak zeintzuk diren erakutsi behar dietela uste dut, baita margoekin jolasten utzi ere.








      Argazki eta oroitzapen hauek guztiak nire maistra irudia osatzeko lagundu didate. Nire andereñoen goxotasunak, nik horrela jarduteko nahia eragin dit eta hala izatea saiatuko naiz. Bestalde, umeen heziketa oso garrantzitsua dea iruditzen zait eta horretan parte hartzeko aukera izatea gustatuko litzaidake. Hau Hezkuntzako oroitzapen oso onak ditudanez, horiek nire maistra irudia osatzen lagundu didatela uste dut.