Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dut. Haizea Marcos naiz eta Haur Hezkuntzako gradua ikasten hasi naiz aurten Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Lehenengo kurtso honen bigarrrengo lauhilekoan Didaktika Orokorra deituriko arloan murgiltzeko aukera izan dugu eta gaia ondo lantzeko, blog bat irekitzea proposatu zitzaigun non bertan, klasean landutakoaren hausnarketa pertsonalak islatuko ziren. Hasieran, zailtasun batzuk eduki nituen blog-ak nola erabiltzen ziren ez nekielako eta didaktikari buruz ezer gutxi nekielako. Orain ordea, kurtsoa amaitu ondoren, didaktikari buruz zerbait dakidala esaten ausartuko naiz, bai eta blog-ak nola ibiltzen diren ere.
Didaktikari buruz zer eta nola ikasi dugun jakin dezazuten, sarrera honetan kurtsoan zehar landutako alderdi guztien laburpen bat egingo dut.
Didaktikari hasiera emateko, gure haur hezkuntzako garaiaren oroitzapenak blog-ean islatzea eskatu ziguten, txikitako argazkiak igotzen edo garai hartako oroitzapenak ekartzen ziguten gauzak igotzen.
Saio batzuetan zehar, irakaskutzarekin erlazionatuta dauden argazki, biñeta... komentatu genituen adibidez, pentsamendu kritikoarekin erlazionatuta daudenak, edo, gure kasuan, Paulo Freireren esaldi baten hausnarketa egin genuen.
Aurrekoaz gain, Curriculumari buruz hitz egin dugu, honen definizio bat eginez eta mota desberdinak aipatuz: erreala, formala, itxia, irekia, ezkutua.
Curriculuma zer den eta mota desberdinak landu eta gero, haurrekin lan egiteko metodologia desberdinak ikusi genituen. Proiektuekin ikastea nolakoa den jekiten hasi ginen. Metodo honekin, umeek irakasleak egiten duena kopiatu beharrean, pentsaraztea egiten die eta egiteko moduak bilatzen dituzte, hau da, aportazioak egiten dituzte. Ondoren, txokoak zer diren azaldu ziguten. Metodologia honen bitartez, umeak espazio desberdinak dituzte non gauza desberdinak egin ditzakete. Adibidez: plastikaren txokoa, ipuinaren txokoa...
Txokoetan lan egiten degunean, irakasleon papera interesa lortzea izango litzateke, frogatzea, jakingura sortzea, animatzea, entzutea ikasleen arteko elkarrizketak baita proposamen berriak sortzea ere.Irakurgai batzuk ere landu ditugu, "La ciudad de los niños"adibidez, hiriak umeentzat desegokiak direla esaten duena eta beraz, umeek hiriaren antolaketari buruzko erabakiak hartu behar lituzketela.
Gainera, taldeka metodologia desberdinei buruz, tailerrak, Decroly eta txokoei buruz hain zuzen ere, hitz egiten dituzten artikuluak irakurri ditugu eta haien arteko amankomunak atera. Guztiak alderdi komun batzuk dituztela antzeman genuen: lehenik eta behin, guztiak umeen interesetan zentratzen dira eta esperimentazioaren bitartez ikastea ere. Zailtasunak dituzten ikasleentzat egokitzen dituzte ariketa gehienak. Irakasleak ere berdintasunak dituzte, inplikazio maila handia eduki behar dute eta jarrera aktiboa izan behar dute. Gainera, metodologia guztietan material desberdinak erabiltzen dituzte, lantzen ari direnari egokitzen dena.
Kurtsoa bukatzeko, unitate didaktiko bat egiten ikasi dugu eta unitate didaktiko baten zati bat prestatu dugu, emozioei buruzkoa.
Aipatzekoa da, behaketa egiterakoan didaktian landutako alderdi dexente ikusi genituela, currriculum desberdinak, ezagutza curricularrak... Beraz, klasean ikasitakoa egoera errealetan ikusteko aukera eduki dugu, eta horrela, hobeto barneratu ahal izan dugu.
E-paperzorro honekin, kurtsoan zehar didaktikari buruz landutakoaren laburpen bat egitea izan dut helburutzat, eta, zerotik hasita, unitate didaktiko baten zati bat egitera iritsi garela ikustea. Hori bai, alderdi teoriko batzuk landuta lehenengo. Azaldutakoa ondo ulertzen delakoan, eta nire blog-a gustokoa izan zaizuelakoan, bukatutzat ematen dut.